Guztientzako abentura

MENDEXA PARK: GUZTIONTZAKO ABENTURA

Mendexa Abentura Park publiko guztientzako aproposa den tirolina eta zuhaiztien Abentura parkea da.

Haur eta helduen gozapemenerako diseinatua, ingurukoekin jardunaldi gogoangarria izateko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Zure ingurukoekin, familia, lagun, lankide… egun berezi bat igarotzeko aukera onena.

Guztiaren gainetik, natur ingurunean adina eta egoera fisikoari garrantziarik eman gabe, konpainian gozatzeko esperientzia ahaztezina.

Zuhaitzetara igo, jauzi egin, batetik bestera igaro.

Mendexa Abentura Parkean zure ingurukoen konpainian eta segurtasun osoz biziko duzu abentura.

Abentura Parkea itsasora bistekin.

ZIRKUITUAK

Abentura basoa, Mendexa udalerrian kokatzen da, Lekeitiotik 4 km-tara, Bizkaiako euskal kostaldean.

Naturaz inguraturiko espazioa, abenturaz betetako jardunaldia bizitzeko egundokoa.

70 erronka baino gehiago dituen lau zirkuitu eta 21 tirolina, tibeteko zubiak, pasabideak, lianak, rokodromoak eta askoz gehiago.

SEGURTASUNA

Ibilbide guztiak “lerro etengabedun” segurtasun sistema batekin ekipatuta daude, mosketoiak ireki eta itxi beharra ekiditen duen sistema berria da: behin erabiltzailea bizi-lerroari konektatuta egonik ezin da deskonektatu zirkuituaren amaiera arte. Modu kontrolatuan eta ziurtatuan soilik, parkeko monitoreek “C”-a kabletik askatu dezakete. 

Autonomia handiagoz disfrutatzen uzten digun sistema erraza eta guztiz SEGURUA da, bai haur eta bai helduentzako, ibilbideetan  zehar monitoreen begiradapean egonez. 

Abentura eta Natura jardueretan 25 urtetan zehar egindako lanaren bermea dugu”

 

FAMILIAK

GOZATU TIROLINEN ARTEKO ABENTURAZ FAMILIAN

Hiru partaideko familia zarete, familia ugaria? Elkarrekin naturaz jositako jardunaldi dibertigarri eta hunkigarria pasatzeko, jarduera familiarra eskaintzen dizuegu.

Egun berezia igaroko duzuenaren bermea duzue, publiko guztientzako diseinatua dagoen tirolinen artean “hegan” eginez, zuhaitzez zuhaitz jauzi eginez eta erronken zailtasunak pixkanaka gaindituz.

Deskonektatu eguneroko errutinatik eta etorri zaitez zure ingurukoekin esperientzia ZORAGARRIA bizitzera.

4 urtetik aurrerako familientzako egundoko abentura  eta 13 urtera arte eta 3 pertsonatik aurrera oferta bereziekin.

Adin nagusiko baten konpainiarekin 1,10 metrotik 1,40 metrora arteko altuerako haurrak (4tik 8 urtera arteko erreferentziazko adina) erronkekin familiarizatzen hasten dira, Yoko Zirkuituarekin gozatuz eta bere gaitasunetara egokituz, parkeko maskotaren irudia duelarik hasierako rokodromoak. 

Eta adin gehiagokoentzat, gure gaitasunak progresiboki proban jartzeko hiru zirkuitu, 1,40 m-tik aurrera zirkuitu berdea (erreferentziako adina 9 urtetik aurrera), urdina 1,50 metrotik aurrera (erreferentziazko adina 12 urtetik aurrera) eta gorria (1,50 metrotik eta 15 urtetik aurrera). 

Haurrentzako esperientzia hunkigarri eta dibertigarriena… eta nagusiak haurren pare gozatzera.

Hasi aurretik, haur eta helduak, materialaren erabilera ikasteko eta batez ere parkearen segurtasun neurrien ezagutza hartzeko entrenamendu zirkuitua egiten dugu. Eta beti ere, monitore taldearen gainbegiratzearekin eta segurtasuna eta partehartzaileen gozamena bermatzeko esperientziarekin.

Ez egin zalantzarik, adin, gaitasun eta baldintzez gaindi, familian jardunaldi hunkigarria igarotzea bermatzen dizuegu, aisialdia eta dibertsioa ikasketarekin bat eginez. Errespetuzko muntaia duen abentura basoa aurkituko duzue, ingurune naturala ezagutu, errespetatu eta zaintzera gonbidatuz.

Eta abentura jardunaldia amaitzean, atseden hartzeko momentua iristen da, abentura basoan integratuta dagoen eta mahaiak dituen picnic gunean.

URTEBETETZEAK

DESKUBRITU EZAZU URTEBETETZE EGUN AHAZTEZINA IZATEKO ESKAINTZEN DUGUNA

Mendexa Abentura Park haur, gazte eta helduen urtebetetze eguna modu ezberdin dibertigarri eta natur ingurunean igarotzeko leku aparta da.

Ospatu ZURE urtebetze eguna haunditasunez.

Urtebetetze eguneko festak bereziak izan ohi dira, batez ere haur eta gazteentzako. Egun oso berezia da eta garrantzitsua da lagunartean inguratuta egotea dibertigarria den eta gustukoa duten zerbait eginez.

Mendexa Abentura Parkean, zalantzarik egin gabe, haur, gazte eta helduek ere esperientzia horren oroitzapen polita izatea eskeini nahi dizuegu. 

Etorri zaitez zure ingurukoen urtebetetze ospazkizuna zuhaztian ospatzera!

OPARI BONOA

ZURE OPARIAREKIN ASMATU NAHI BADUZU, MENDEXA ABENTURA PARKEAN PENTSA EZAZU

Bereizi zaitez opari berezi batekin eta natura betean: urtebetetze egun eta edozein ospakizunetarako esperientzia ahaztezina oparituz.

Opari berezi batekin aho zabalik utzi: Abentura Oparia

Ingurune naturalean jarduera eta abentura, data garrantzitsuak modu ezberdin batean ospatzeko, eta era guztietako erronkei aurre eginaz: tirolinak, tibeteko zubiak, rokodromoak, lianak, sareak eta askoz gehiago. 

 Mendexa Abentura Park Oparitu!

Zer jakin nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

DEI IEZAGUZU

KOKAPENA

Leagi Auzoa 48289 Mendexa Bizkaia

IDATZ IEZAGUZU