Ikasle Taldeak

MENDEXA ABENTURA PARK AISIALDI PARKE BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO DA

Mendexa Abentura Park, Euskal Kostaldeko zuhaitz eta tirolina Abentura parke egungoena eta berriena da

  • Mendexan (Bizkaia) kokatua, Lekeitiotik 4 kilometrora

  • Euskal Herriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zentro guztientzako iristeko erraza da.

  • Beste erkidego batzuetatik ikasturte amaierako irteerentzako oso erakargarria.

Eskola- taldeek naturan abenturazko egun batez gozatzeko espazio bikaina da.

Tirolinak, zubi tibetarrak, rokodromoak, eskalada zuhaitzetan,… eta askoz erronka gehiago.

Adin guztietako eskola-taldeentzako bereziki diseinatutako ibilbide ezberdinetan, eta zuhaitzen arteko desplazamenduetan segurtasuna bermatzen duen lerro etengabeko sistema berri batekin.

“Erronka, Hobetzea, Entretenimendua eta Ikaskuntza”

70 joko eta 17 tirolina baino gehiagorekin zuhaitzetan, ikasleen ezaugarriei egokitutako 4 zirkuitu abentura-anitzekin

Taldeentzako gure eskaintza bereziak ikuspegi ludikoa eta hezitzailea du, inklusioa, taldearen kohesioa eta erronka pertsonalen gainditzea, etab. sustatzen duten jarduerekin, eta guztia baso baten barruan, zuhaitzekiko errespetuzko muntaiarekin, ingurune naturala ezagutzera, errespetatzera eta zaintzera gonbidatzen gaituena.

“Erronkak material ez erasokorrekin muntatzen dira eta basoan guztiz integratuak daude.”

Eta beti monitore talde handi baten zaintzapean, taldeak laguntzen esperientziadunak, euren segurtasuna eta partaide guztien gozamena ziurtatzeko, euren trebetasuna eta baldintza edozein dela ere. Mendexa Abentura Parken balio nagusia dira, egun zirraragarria bermatuko dizuete, ikastea, aisialdia eta dibertsioa batera joan daitezkeela frogatzen diguten bitartean.

“Eskola-taldeekin abentura eta Natura jardueretan 25 urtetan zehar egindako lanaren bermea dugu.”

SEGURTASUNA

LERRO ETENGABEDUN SEGURTASUN SISTEMA BERRIA

Mendexa Abentura Parkek “lerro etengabea” jarri du. Mosketoiak ireki eta itxi beharra ekiditen duen sistema berria da: behin erabiltzailea bizi-lerroari konektatuta egon ezin da deskonektatu zirkuituaren amaiera arte. Modu kontrolatuan eta ziurtatuan soilik, parkeko monitoreek “C”-a kabletik askatu dezakete. Autonomia handiagoz disfrutatzen uzten digun sistema oso erraza eta guztiz SEGURUA.

Ekipamendu osoa homologatua dago eta jartzea monitoreek pertsonalki gainbegiratzen dute. Ondoren, ikasle guztiek aurretiko ikastaro bat egiten dute, non parkeko monitoreek segurtasun ekipoaren erabilera irakasten dieten eta hastapen zirkuituko praktikak zaintzen dituzten.

Parkea ziurtatua dago eta Europar Batasunean indarrean diren segurtasun arauak betetzen ditu mota honetako abentura parkeentzat (EN 15567 Norma).

“Parte hartzaileen segurtasunarekin dugun konpromisoak lehentasuna du”

INSTALAZIOAK

GURE PARKEAK BEHAR DUZUN GUZTIA DU
  • Bezeroarentzako arreta bulegoa dugu, motxilak eta elementu pertsonalak gordetzeko lekua, gizonezkoen eta emakumezkoen komunak.

  • Parkean piknik-gune moduko mahaiekin prestatutako gune bat dago, nork bere bazkariarekin erabili dezakeena.

  • Bere aparkalekua du, autobusentzat prestatutako gunearekin.

ARRETA

KALITATE/PREZIO HARREMAN ONENA ESKAINTZEAZ ARDURATZEN GARA

Mendexa Abentura Parken tratu hurbila eta pertsonalizatua eskaintzen dizuegu zalantzak argitzen laguntzeko (ordutegiak, garraioari eta janariari buruzko informazioa, beste jarduera batzuk edo bisita gehigarriak, behar bereziak, etab.). Ikasturte amaierako irteera edo ikasgelatik kanpoko jarduera planifikatzeko, eska iezaguzue zuen beharrei egokitutako proposamena. 

“Mendexa Abentura Park aisialdi parke bat baino gehiago da”

Talde bizikidetzarantz jarrera positiboak eta Naturarekiko errespetua bultzatzen diren espazio paregabea ezagutzera animatzen zaituztegu.

Eta abentura eguna edo egun batzuetako txangoa osatzeko, UR Lekeitio Itsas Jarduera Zentroa daukagu (4 km-ra), zuhaitz parkeko esperientzia beste ur jarduerekin konbinatzeko aukera ematen dizuena: kanoa, Stand Up Paddle, BigSup, Arrauna, … Euskal Kostako ingurune hoberenetako batean.

DENBORALDIA
ETA ORDUTEGIAK

ESKOLA DENBORALDIA:

  • 2.019ko Martxoaren 1etik Ekainaren 21era.
  • 2.019ko Irailaren 2tik Azaroaren 8ra.
  • Programa honen baldintzak lanegunetan ezartzen dira, aipatutako datetan.

ORDUTEGIAK: Jarduera txandentzako erreferentzia- ordutegiak:

  • 10:00 – 12:30
  • 12:30 – 15:00
  • 15:30 – 18:00
  • Talde bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera.

ESKOLA TALDEENTZAKO PREZIOAK

JARDUEREN PREZIOEN BARNE DAUDE:

  • Monitoreen zerbitzua.
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua eta Istripu-Asegurua jardueretan.
  • Jardueretarako beharrezko materiala.
  • Komunak dituzten instalazioak.
  • Prezioetan %10eko BEZa dago sartuta
  • Prezioek Mendexa Abentura Parkera arteko garraioa ez dute barne hartzen.

ZUEN BISITA PLANIFIKATU

GUZTIAREKIN LAGUNDUKO ZAITUGU

BALDINTZA BEREZIAK

KONTUTAN HARTZEKO INFORMAZIOA
  • Eskola- taldeen programaren denboraldia: dosier honetan idatzitako jarduera eta programak dokumentu honetako “denboraldia eta ordutegiak” atalean definitzen diren datetan gauzatuko dira.

  • Hiru prezio tarifa daude: 20 ikasle baino gutxiagoko taldeentzako tarifa, 20 eta 29 ikasle bitarteko taldeen tarifa eta 29 ikasletik gorako taldeentzako tarifa. Jarduera programen adibideak 29 ikasletik gorakoen tarifekin kalkulatuta daude.

  • Talde batentzako gutxieneko prezio aplikagarria 10 pertsonari dagokiona da.

  • Prezio hauek lanegunetan eta aurretiaz aipatutako denboraldian bakarrik ezarriko dira. Beste data batzuentzat galdetu baldintzak eta aurrekontua.

  • Prezioek ez dute barne hartzen Mendexa Abentura Parkeraino garraioa. Beharrezkoa izango da taldearen autobusaren erabilera UR Lekeitioren ur jardueren konbinaziorako: arrauna traineruan, kanoan ibilaldia, stand up paddlle, bigsup, etab. eta jarduera kulturalak.

  • Mendexa Abentura Parken (UR Nomade S.L.) erantzukizuna ikasleekiko kontratatutako jardueraren hasierarekin batera hasten da. Taldearen laguntzaileen erantzukizuna izango da bere garraioa instalazioetara edo jarduera hasten den tokira, jarduera eta jardueraren arteko konpainia eta bazkaltzeko orduan laguntzea. Era berean, Mendexa Abentura Parken (UR Nomade S.L.) erantzukizunak bere teknikarien lan zuzenari eta jardueraren antolakuntzari soilik eragiten dio.

  • Ordainketa modua: zenbateko osoaren %25 erreserbaren baieztapenarekin batera, eta gainontzeko %75 jarduera baino 2 egun lehenago. Bigarren ordainketa fakturaren kontra egiteko aukera dago, aurretiaz jakinaraziz.

  • Fakturatzeko pertsona kopuru bezala hartuko da taldearen arduradunak jarduera egin baino 48 ordu lehenago zehazten duen parte hartzaile kopurua. Pertsona kopuru honen gaineko bajak ez dira itzuliko, ikastetxearen idatzizko justifikazio zehatza, mediku-egiaztagiria edo parekoa salbu.

  • Irakasleentzako doakotasunak: doakotasun bat 10 ikasleko.

Zer jakin nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

DEI IEZAGUZU

KOKAPENA

Leagi Auzoa 48289 Mendexa Bizkaia

IDATZ IEZAGUZU