Gazte Taldeak
GAZTE TALDEENTZAKO ESPERIENTZIA AHAZTEZINA
Basoa, zuhaitzak, abentura, erronkak, trebezia, gainditzea eta batez ere dibertsioa. Mendexako Abentura Parkeko zuhaitzetan hau eta gehiago eskaintzen dizuegu: Tirolinak, zubi tibetarrak, rokodromoak, eskalada zuhaitzetan… eta erronka gehiago.
Zuen kolonia, kanpamendu, elkarte edo klubeko irteerentzako osagarri aproposa da, gazteekin esperientzia ahaztezina bizitzeko, ingurune natural batean eta segurtasun osoz, etengabeko lerrodun segurtasun sistemari esker, zuhaitzetik zuhaitzera arteko desplazamenduak segurtasun osoz egitea bermatuz.
Esperientzien jardunaldi bizia zuhaitzetan.
Mendexako altuera, Lekeitiotik 4 kilometrotara, itsasoa eta mendien artean, Mendexa Abentura Park aurkitzen da, Leagi auzoan barrena.
Ingurune natural pribilejiatu honetan, basoan barrena, erronka eta zuhaitzetako abentura parkeko erronken aurrean, esperientzia ahaztezina bizitzea ekaintzen dizuegu.
“Zuhaitzen abentura: Abentura berdingabea basoan”
Kolonia, kanpamendu eta naturako jardueretarako osagarri aproposa.
Zailtasun progresiboko 4 zirkuituekin, 4 urtetik aurrerako jendartearentzako diseinatua dago, kanpamendu, kolonia edo naturako irteerak egiteko eta balore erantsia emateko jarduera paregabea izanez. Tirolinak, zubi tibetarrak, rokodromoak, zuhaitzetako eskalada… eta askoz jarduera gehiago daude, natura eta abenturak esku ematen duten espazio bakar honetan gozamena oinarritzat hartuta inklusiorako, talde kohesiorako eta norbere gainditzea sustatzen duten jardueren bitartez ikuspegi ludiko eta ikaskuntzakoa integratuaz.
“Zure segurtasuna gure konpromezua da.”
Segurtasuna oinarria denez, aisialdia eta abenturaz ingurune kontrolatuan disfrutatzeko, “lerro jarraiko” sistema instalatu dugu.
Beti ere gure monitore taldearen gainbegiratzearekin, gazte taldeei laguntzen esperientziadunak izanez eta segurtasuna eta parte hartzaile guztien gozamena bermatuz, bakoitzaren trebezia eta baldintzak edozein direlarik.
“Aisialdia eta abentura ingurune pribilejiatuan.”
SEGURTASUNA
LERRO ETENGABEDUN SEGURTASUN SISTEMA BERRIA
Mendexa Abentura Parkek “lerro etengabea” jarri du. Mosketoiak ireki eta itxi beharra ekiditen duen sistema berria da: behin erabiltzailea bizi-lerroari konektatuta egon ezin da deskonektatu zirkuituaren amaiera arte. Modu kontrolatuan eta ziurtatuan soilik, parkeko monitoreek “C”-a kabletik askatu dezakete. Autonomia handiagoz disfrutatzen uzten digun sistema oso erraza eta guztiz SEGURUA.
Ekipamendu osoa homologatua dago eta jartzea monitoreek pertsonalki gainbegiratzen dute. Ondoren, ikasle guztiek aurretiko ikastaro bat egiten dute, non parkeko monitoreek segurtasun ekipoaren erabilera irakasten dieten eta hastapen zirkuituko praktikak zaintzen dituzten.
Parkea ziurtatua dago eta Europar Batasunean indarrean diren segurtasun araudiak betetzen ditu mota honetako abentura parkeentzat (EN 15567 Norma).
“Parte hartzaileen segurtasunarekin dugun konpromezuak lehentasuna du”.
INSTALAKUNTZAK
GURE PARKEAK BEHAR DUZUN GUZTIA DAUKA
Eskatu iezaguzu zuen beharrizanetara egokitutako proposamena. Martxoaren 1etik Azaroren 10era abentura parkea zuentzat erabilgarri egongo da eta hemen zuen zalantzak argitzeko eta txangoa egoki antolatzeko (ordutegiak, garraioaren, jatorduei lotutako, gainerako jarduera osagarrien edo bisiten informazioa, beharrizan bereziena etab. informazioa) urbileko tratua aurkituko duzue.
Eta denbora gehiago badaukazue eta abentura osatu nahi baduzue,
eskuragarri daukazue Urdaibaiko eta Lekeitioko uretako jardueren eskaintza osatua.
ARRETA
KALITATE/PREZIO ERLAZIORIK ONENA ESKAINTZEN DIZUEGU
Mendexa Abentura Parkean zuen zalantzak argitzeko eta txangoa egoki antolatzeko (ordutegiak, garraioaren, jatorduei lotutako, gainerako jarduera osagarrien edo bisiten informazioa, beharrizan bereziena etab. informazioa) urbileko tratua eskaintzen dizuegu. Zuen denbora librerako edo taldeko jarduerarako irteera ondo planifikatzeko, zuen beharrizanetara egokitutako proposamena eska iezaguzu.
“Mendexa Abentura Park aisialdirako parke bat baino gehiago da”
Taldearen elkarbizitza eta naturarekiko errespetura zuzendutako jarrera positiboak bultzatzen diren espazioa deskubritzera animatzen dizuegu
Abenturako jardunaldia edo egun batzuetako txangoa osatzeko, Ur Lekeitiko (4 km-tara) uretako jardueren zentrua daukagu, euskal kostaldeko ingurune hoberenean, zuhaitzetako parkearen esperientzia ondorengo uretako jarduerekin: Kanoa, Stand Up Paddle, BigSup, Arrauna… konbinatzeko aukera eskeiniz .
DENBORALDIA
ETA ORDUTEGIAK
GAZTE TALDEEN DENBORALDIA:
- 2019ko Martxoaren 1etik Azaroaren 10era arte.
ORDUTEGIAK: Jarduera aldien erreferentziazko ordutegiak:
- 10:00 – 12:30.
- 12:30 – 15:00.
- 15:30 – 18:00.
- Talde bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko aukera.
ZURE BISITA PLANIFIKATU
GUZTIAREKIN LAGUNDUKO DIZUGU
- Oso garrantzitsua da taldeak kontratatutako zirkuituek eskatzen dituzten adin eta altuera eskakizunak betetzea (ikus zirkuituen atala).
- 100 kilo baino gehiagoko pertsonaren bat badago, parkeko arduradunei jakinarazi behar zaie.
- Behar bereziak dituen pertsonaren bat badago, aurretiaz jakinarazi behar da.
- Jarduera euriarekin gauza daiteke.
- Euria eta/edo haizea izaten badira (edo beste edozein kontrako baldintza meteorologiko), markatutako segurtasun atarien barruan, parkeko arduradunek beharrezko erabakiak hartuko dituzte eta taldeko arduradunei jakinaraziko dizkiete. Aitzitik, baldintzek segurtasun atariak gainditzen badituzte (haizea, euria, ekaitza, …), parkeko arduradunek jarduera eten, atzeratu edo bertan behera utzi ahal izango dute, erreserba baldintzetan ezarritako klausulen arabera.
- Gutxienez 2 eguneko aurretiaz erreserbatu behar da. Azken orduko erreserbak eskuragarritasunari lotuak daude, eta erreserba baieztatua izan arte ez da jarduera bermatuko
- Nor bere autobusean iristeko bidea Lekeitioko herritik igarotzen da, Mendexako noranzkoan. Lekeitioko erdigunetik 4 kilometrora gaude.
- Garraio publikoa: Bizkaibus “Lekeitio-Mendexa” autobus-linea, Mendexako hirigunean geltokia duena, Parketik 1,5 kilometrora.
- Bezeroarentzako arreta bulegoa dugu, motxilak eta elementu pertsonalak gordetzeko lekua, gizonezkoen eta emakumezkoen komunak.
- Beharrezkoa da arropa erosoa eta kirol oinetako itxiak ekartzea. Ez dira onartzen sandaliak eta txankletak.
- Eskularruak ez dira beharrezkoak, baina esku sentikorrak dituzten pertsonek bere eskularruak eraman ahal izango dituzte edo parkean erosi. Hatzik gabeko eskularruak edo oso finak gomendatzen dira.
- Parkean ez dago aldagelarik, komunak soilik. Parte hartzaile guztiei erabiliko duten arroparekin iristea gomendatzen diegu.
- Poltsikoak hustu beharko dira arnesa jarri baino lehen.
- Ile luzea duten pertsonek jaso egin beharko dute.
- Parkeak parte hartzaileak soka eta arnesaz, gakoaz, poleaz eta kaskoaz hornituko ditu.
- Monitoreek ekipamendua banatzen dute eta jarraibideak ematen dituzte kokatzeko. Azkenik, materiala berrikusten dute jarduera hasi aurretik. Komunera joan behar baduzu, monitore bati jakinarazi beharko diozu zure taldearekin jarraitzeko argibideak eman diezazkizun.
- Garrantzitsua da hitzartutako orduan iristea plangintzarekin bete ahal izateko.
- Iritsi bezain laster, zoazte arreta- etxolara.
- Erreserbaren ezaugarriak formalizatuko dira: parte hartzaileen azken kopurua, txandak, bazkaltzeko eta irteera ordutegiak, etab., parkeko koordinatzailearekin.
- Haurrak harrera-lekuan taldekatuko dira.
- Gomendagarria da komunera joatea hornitu aurretik.
- Parte hartuko ez duten pertsonak instalazioetan sar daitezke, baina tirolinak iristen diren gunetik kanpo mantendu beharko dira eta laguntzaileentzako markatutako guneen barnean.
- Monitoreek materialaren erabilpen eta segurtasun jarraibideak azalduko dituzte eta ibilbideen garapena.
- Hizkuntzak: monitoreek euskara eta gaztelania hitz egiten dute. Ingeleseko taldeentzat aurretiaz jakinarazi.
- Ibilbideak hasi aurretik, parte hartzaile guztiek altuera baxuan praktikatzen dute erakustaldi zirkuituan. Froga honen ondoren, monitoreek lehen ibilbidera bidea ematen diete.
- Zuen behar, adin eta ezaugarrietara egokitzen diren zirkuituak ondo aukeratzen lagunduko dizuegu.
- Oso garrantzitsua da momenturo monitoreen argibideak jarraitzea, segurtasuna eta ibilbideen garapen ona bermatzeko.
- Parkeko seinaleetan agertzen den informazioa eta karteletako argibideak errespetatu.
BALDINTZA PARTIKULARRAK
KONTUTAN HARTZEKO INFORMAZIOA
Zer jakin nahi duzu?
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN
KOKAPENA
Leagi Auzoa 48289 Mendexa Bizkaia