Zirkuituak
ABENTURA ETA TIROLINA PARKEAREN ZIRKUITUAK
Mendexa Abentura Parkeak erabiltzaile eta talde bakoitzaren maila, adin eta beharrizanetara egokitutako esperientzia eskaintzeko 5 zirkuitu diseinatu ditu.
Guztira 73 erronka eta 21 tirolina 5 zirkuitutan banaturik.

DEMO
ZIRKUITUA

YOKO
ZIRKUITUA

ZIRKUITU
LARANJA

ZIRKUITU
BERDEA

ZIRKUITU
URDINA

ZIRKUITU
GORRIA
“Mendexa Park: Guztientzako abentura”
SEGURTASUNA
LERRO ETENGABEDUN SEGURTASUN SISTEMA BERRIA
Mendexa Abentura Parkek “lerro etengabea” jarri du. Mosketoiak ireki eta itxi beharra ekiditen duen sistema berria da: behin erabiltzailea bizi-lerroari konektatuta egon ezin da deskonektatu zirkuituaren amaiera arte. Modu kontrolatuan eta ziurtatuan soilik, parkeko monitoreek “C”-a kabletik askatu dezakete.
Autonomia handiagoz disfrutatzen uzten digun sistema oso erraza eta guztiz SEGURUA.
Ekipamendu osoa homologatua dago eta jartzea monitoreek pertsonalki gainbegiratzen dute. Ondoren, ikasle guztiek aurretiko ikastaro bat egiten dute, non parkeko monitoreek segurtasun ekipoaren erabilera irakasten dieten eta hastapen zirkuituko praktikak zaintzen dituzten.
Parkea ziurtatua dago eta Europar Batasunean indarrean diren segurtasun arauak betetzen ditu mota honetako abentura parkeentzat (EN 15567 Norma).
“Parte hartzaileen segurtasunarekin dugun konpromezuak lehentasuna du”.
Demo Zirkuitua
EZAGUTZA ETA PRAKTIKAREN ZIRKUITUA
Abentura hasi aurretik, partehartzaile guztiak igaro behar diren hasierako zirkuitua da. Monitoreek segurtasun ekipamenduaren eta etengabeko bizi lerroaren erabilpena irakasten diete partehartzaileei, segutasun neurrien eta parkearen erabilera baldintzen inguruko azalpenak emanez eta aurkituko diren segurtasun elementu guztien inguruko erakustaldia eta praktika eginez.
Partehartzaileek zirkuitu hau gainditu ondoren, zuhaiztian abenturari hasiera emateko prest egongo dira.
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
Yoko Zirkuitu Horia
GAZTE ABENTURAZALEEN ZIRKUITUA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
Txikienentzat
Txikienentzako zirkuitua da, beraien neurrirako jolasekin. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako aproposa da.
Ibilbide hau egiteko, haurra nagusi arduradun baten zaintzapean eta lagunduta joan beharko da.
Zirkuitu Laranja
GAZTE ABENTURAZALEEN ZIRKUITUA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
Txikienentzat
Txikienentzako zirkuitua da, beraien neurrirako jolasekin. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako aproposa da.
Ibilbide hau egiteko, haurra nagusi arduradun baten zaintzapean eta lagunduta joan beharko da.
Zirkuitu Berdea
AURKIKUNTZA ZIRKUITUA
Lehenengo sentsazioak altueran.
Zirkuitu hau publiko guztientzako diseinatua izan da, zailtasun gutxiago, motzago eta erronka edo jarduera errezagoekin.
Hasiberriak diren nagusientzako eta 9 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako aproposa.
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
Zirkuitu Urdina
SENTSAZIOEN ZIRKUITUA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
Sentsazio berriak esperimentatu.
Zirkuitu honek zailtasuna eta altuera pixka bat gehitzen ditu eta oreka eta altuera sentsazioak esperimentatzeko diseinatua dago.
Zirkuitu Gorria
ABENTURAZALEEN ZIRKUITUA
Esperimentatu abentura.
Zailtasuna eta altuera gehitzen dituen oreka zirkuitua, ausartenentzako eta abenturazaleentzako diseinatua dago, erronka eta jarduera luzeagoekin eta zailtasun eta altuera handiagoarekin.
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
Zer jakin nahi duzu?
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN
KOKAPENA
Leagi Auzoa 48289 Mendexa Bizkaia






















