Zure bisita prestatu
ABENTURA PARKEKO BISITAREKIN LAGUNDUKO DIZUGU
- Oso garrantzitsua da taldeak kontratatutako zirkuituek eskatzen dituzten adin eta altuera eskakizunak betetzea (ikus zirkuituen atala).
- 100 kilo baino gehiagoko pertsonaren bat badago, parkeko arduradunei jakinarazi behar zaie.
- Behar bereziak dituen pertsonaren bat badago, aurretiaz jakinarazi behar da.
- Instalazioetara txakurrak sartzea ez dago baimenduta.
- Jarduera euriarekin gauza daiteke.
- Euria, haizea edo beste edozein baldintza meteorologiko gogorren aurrean, markatutako segurtasun atarien barruan, parkeko arduradunek jarduera eten, atzeratu edo bertan behera utzi ahal izango dute, erreserba baldintzetan ezarritako klausulen arabera.
- Familien edo talde partikularren erreserba ez da derrigorrezkoa, baina jarduera bermatua izateko eta itxaronaldiak ekiditeko gomendagarria da.
- Azken orduko erreserbak eskuragarritasunari lotuta daude eta erreserba baieztatu arte ezin daiteke jarduera bermatu.
- Eskola taldeen eta gazte taldeen kasuan (ikastetxeko, aisialdi taldeko irteerak etab.) gutxienez 2 eguneko aurretiaz erreserbatu behar da. Azken orduko erreserbak eskuragarritasunari lotuak daude, eta erreserba baieztatua izan arte ez da jarduera bermatuko.
- Nor bere autoan edo autobusean iristeko bidea Lekeitioko herritik igarotzen da, Mendexako noranzkoan. Lekeitioko erdigunetik 4 kilometrora gaude.
- Garraio publikoa: Bizkaibus “Lekeitio-Mendexa” autobus-linea, Mendexako hirigunean geltokia duena, Parketik 1,2 kilometrora
- Bezeroarentzako arreta bulegoa dugu, motxilak eta elementu pertsonalak gordetzeko lekua, gizonezkoen eta emakumezkoen komunak eta aparkamendu propioa.
- Parkeak, bezeroen erabilerarako, egurrezko mahai eta bankuekin egokitutako picnic espazioa dauka. Momentuz, ez dago janari eta edari zerbitzurik, beraz beharrezkoa eraman beharko da.
- Beharrezkoa da arropa erosoa eta kirol oinetako itxiak ekartzea. Ez dira onartzen sandaliak eta txankletak. Kontuan hartu arropa zikindu daitekeela.
- Eskularruak ez dira beharrezkoak, baina esku sentikorrak dituzten pertsonek bere eskularruak eraman ahal izango dituzte edo parkean erosi. Hatzik gabeko eskularruak edo oso finak gomendatzen dira.
- Parkean ez dago aldagelarik, komunak daude. Parte hartzaile guztiei erabiliko duten arroparekin iristea gomendatzen diegu.
- Poltsikoak hustu beharko dira arnesa jarri baino lehen.
- Ile luzea duten pertsonek jaso egin beharko dute.
- Parkeak parte hartzaileak soka eta arnesaz, gakoaz, poleaz eta kaskoaz hornituko ditu.
- Ekipamendu propioaren erabilera ez dago baimenduta.
- Garrantzitsua da hitzartutako orduan iristea plangintzarekin bete ahal izateko.
- Iritsi bezain laster, zoazte arreta- etxolara, erreserbaren ezaugarriak formalizatzera.
- Ekipamendua janzten hasi aurretik, komunera joatea gomendagarria da.
- Parte hartuko ez duten pertsonek instalazioetan sar daitezke, baina tirolinak iristen diren gunetik kanpo mantendu beharko dira eta laguntzaileentzako markatutako guneen barnean.
- Monitoreek materialaren erabilpen eta segurtasun jarraibideak azalduko dituzte eta ibilbideen garapena.
- Hizkuntzak: monitoreek euskara eta gaztelania hitz egiten dute. Ingeleseko taldeentzat aurretiaz jakinarazi.
- Ibilbideak hasi aurretik, parte hartzaile guztiek altuera baxuan praktikatzen dute erakustaldi zirkuituan. Froga honen ondoren, monitoreek lehen ibilbidera bidea ematen diete.
- Zuen behar, adin eta ezaugarrietara egokitzen diren zirkuituak ondo aukeratzen lagunduko dizuegu
- Oso garrantzitsua da momenturo monitoreen argibideak jarraitzea, segurtasuna eta ibilbideen garapen ona bermatzeko.
- Parkeko seinaleetan agertzen den informazioa eta karteletako argibideak errespetatu.
- Parte hartzaileek ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen inguruko informazioa emateko betebeharra dute. Horretaz gain, erreakzio gaitasunean albo ondorioak izan ditzakeen alkoholaren, drogen edota gainerako medikazioren baten eraginpean ez izateko konpromezua hartu behar da.
Zer jakin nahi duzu?
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN
KOKAPENA
Leagi Auzoa 48289 Mendexa Bizkaia