Aste luzez etxean konfinatuta egon ostean, guztiok merezi dugu abentura batetaz gozatzea eta aisialdiko momentuak bizitzea naturan bertan. Horretarako, ez dago Mendexa Abentura Parkeko zirkuituak zeharkatzea eta bertako tirolinetan hegan egitea baino aukera hoberik.

Abentura hau zentzuzko prezio batetan errepika dezazun, Aurrezki Bono ezberdinak prestatu ditugu zure beharrizanetara egokitzeko, 5 edo 10 sarrerako aukerarekin, inor ez dadin bere abentura bizi gabe geratu.

Etxeko txikienek beraien abenturak errepikatu nahi dituztela gure abentura parkean? Yoko Aurrezki Bonoak ditugu abenturazale txiki errepikatzaileentzat, beraien neurriko erronkekin, 4tik 8 urtera bitarteko umeak dituzten familientzat bereziki diseinatuta. Benetako abentura bat etxeko gaztetxoentzat.

Hain txikiak ez direnak ez direla aspertu tirolinetan hegan ibiltzeaz eta berriz errepikatu nahi dutela esperientzia? Junior Aurrezki Bonoak ditugu, abentura familian baldintza onenetan, 9tik 17 urtera arteko abenturazaleentzat pentsatuta, zirkuitu Berde, Urdin eta Gorrira sartzeko aukerarekin. Haurrak dituzten familientzat eta elkarrekin esperientzia hau errepikatu nahi duten gazte taldeentzat aukerarik onena. Berriz ere zirkuituetako erronken zirrara bizitzeko eta tirolinetan hegan egitera bueltatzeko bonoak, 2 edo 3 zirkuituko bonoen artean hautatzeko aukerarekin parte-hartzailearen adin eta altueraren arabera.

Eta nola ez, umeen adinako grina eta gaztetasuna duten heldu abenturazaleentzat ere 18 urtetik gorako Aurrezki Bonoak ditugu. Lagun artean behin eta berriz abentura errepikatzeko, familia, kuadrila eta bikoteentzat ezin hobea. 2 edo 3 zirkuituko aukeren artean hautatu daiteke zirkuitu Berde, Urdin eta Gorrirako sarbidearekin. Hiru orduko esperientzia ahaztezina kirola, natura eta abentura gustuko dituztenentzat.

Guzti hau, segurtasun neurri guztiak bermatuta eta COVID-19aren kutsadura arriskuei aurre egiteko bereziki diseinatutako protokolo espezifikoekin. Osasun sailek turismo aktiboko jardueretarako gomendatutako neurriak errespetatuz eta ezarriz.