Maiatzaren 1ª iristear dagoen honetan, bikotean, lagunartean, familian etab. egiteko planak egiten hasiak gara. Lana erraztera bidean, egun horretarako plan aproposa eskaini nahi dizuegu, natura, kirola, gastronomía eta cultura gehituz eta Bizkaiako landa eta arrantza modu berdingabean bat eginez: Mendexako herria eta bere ingurunea bisitatuz. Mendexa Bizkaiko kostaren ekialdean kokatua dago, itsasoaren urdin eta mendien berdez inguraturik. Bertoko biztanleria mendixka baten gainean kokatzen da, Zelaia auzoan, eta herria Likoa, Leagi eta Iturreta auzoak osatzen dute.
Mendexa Abentura Parkean kirol pixka bat eginez eguna hastea proposatzen dizuegu, talde eta erabiltzaile bakoitzaren maila, adin eta beharrizanei egokitutako esperientzia eskaintzeko 5 zirkuitu diseinatuta daudelarik, guztira 72 erronka eta 19 tirolinekin. natura ingurunea esperientzia ahaztezina konpainian disfrutatzeko, zuhaitzetara igoz, jauzi eginez… maila fisiko edo adinak ardurarik ez duelarik, Mendexa Abentura Parkean zureen konpainia eta segurtasun osoa duen abentura hau bizi ahal izango duzu.
Eta dibertsioari laguntzeko, Gure web-eko berrien irakurleentzat OFERTA BEREZIAz disfrutatzeko aukera luzatzen dizuegu:
PROMOZIO KODEA: MDX1MAY
OFERTA: 2 zirkuitu ordainduz, hirugarren zirkuitua doan + 9 urtez beherako haurrak, Yoko zirkuituan buelta mugagabeak emateko aukera hasierako sarrerarekin.
Zuhaiztien abentura amaitu ondoren, herriko auzoetan zehar ibilbidea egitea proposatzen dizuegu, ikustea merezi duen baserriak ikusteko parada eginez, esaterako XVI. Mende hasierako eta Mendexako aintzinakoena den Likona baserria, Leagi dorretxea edo gotiko-barrokoa den San Pedro parroquia, eta behin Zelaia auzoan, herriaren zentruan, “Kabia” jatetxean edo “Mahai Gaineko” jatetxean zerbait hartzeko edo pintxo batzuk hartuz bisitari amaiera eman diezaiokezue. Eta goiza osatzeko, bazkaria on bat ezin daiteke galdu, Leagi Campingean dastatzeko aukera izanez.
Eta jan ondoren, arratsaldeari amaiera, itsasoaz gozatzeko eta erlaxatzeko primerako lekua den Karraspio hondartzan pasealdi bat eginez edo Lekeitioko herrian aurkitzen diren Isuntzako hondartzan, Bizkaiko Gotiko berantiarraren mugarri den Santa Maria Zeruratzearen Basilika ederrean eta pasealdi lasaia ematera gonbidatzen duen arrantza portuan eman diezaiokezue.
Leave A Comment