Euskadin Aste Santua pasatzera bazatoz, Lekeitiotik 4 km-tara eta Bilbao, Donostia eta Gasteiztik ordu betera kokatuta dagoen Abentura Parke zoragarriaz gozatzeko aukera ezin hobea daukazu.
Mendexa Abentura Parkeko esperientzia Kantauri kostaldean xarma gehien duen Lekeitio herriko eta bere portuko bisitarekin bateratu dezakezu.
Familian, lagunartean, bikotean etab. Gozatzeko eta egun ahaztezina izateko Kosta eta Abentura bateratzen dituen ihesaldia egitea proposatzen dizuegu. Mendexako abentura parkeak adin eta baldintza guztietarako jarduera eta ibilbideak ditu.
Eta oraindik Abenturarako gogoz gelditzen bazarete, Urdaibaiko zentruan ditugun uretako jarduerak probatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: Urdaibaiko ibaiaren jaitsiera, Stand Up Paddle SUP, etab.
Leave A Comment