Igande honetan, Martxoak 3, ez galdu “Historias a Bocados” saioaren atal berria. Joseba Argiñano Mendexan izango da herriaren berri izan eta bertako bizilagun batzuekin kontu-kontari aritzeko mahaiaren bueltan, beraien artean gure lankide Jurgi Gorostiza eta Arkaitz Erkiaga.
Hasteko, Josebak Xe Murelagarekin egingo du topo Karraspioko hondartzan. Bertan, Markel Aretxabaletaren eskutik paddle surf ikasten ari da Murelaga. Aurkezlea itsasoan sartzeko gogoz geldituko da, baina erropa egokia ekarri ez duenez, Xerekin hondartzan hitz egingo du, eta, ondoren, honek Mendexa erdian duen tabernara joango dira. Hantxe patata-tortilla prestatuko dute.
Jonviri Mendexan ‘Madrilekoa’ deitzen diote. Madrilekoa da Jonvi, baina Euskal Herrian agertu zen horrelako batean bertan bizitzeko asmoz. Lehenengo eta behin, nekazaritza nekazaritza-ingeniaritza ikasi zuen ardoaren esparruan aritzeko, eta, gaur egun, txakoli mahastiak ditu. Joseba eta biak mahastiak kimatzera joango dira.
Bisita interesgarri hauetaz gain, Abentura Parkean gure lankideekin bilduko da. Abentura parkean bete-betean murgiltzeko irrikitan egongo da Joseba.
‘Historias a Bocados’ igandean 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en
Leave A Comment